XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JOSE MANUEL LUJANBIO RETEGIUmore on eta grazia handiko bertsolaria izan zen, eta batzutan, pipermin piska bat jartzekoa ere bai; adjektibo horiek, Jose Manuel Lujanbioren,
Txirritaren lehen eskolak bizitza bera, kalea eta bere aurrekoen eredubidea izan ziren; baina, beti ere, usadioa inspirazio-iturritzat hartuta.
Pertsona alaia izan zen eta inguruan zuenari kutsatzen zion alaitasun hori.
Sagardotegi nahiz tabernazalea eta bere lagunen lagun zen; halere, hitz gogorrak erabiltzeko edota arazoren bat kontatzeko ez zen duda-mudatan ibiltzen, guztien onerako beharrezkoa edo komenigarria zela uste bazuen.
Geroago Euskal Herri osoan merezitako ospea izango zuen bertsolari handia, 1860ko abuztuaren 14ean jaio zen goizaldeko hiruretan, Hernani inguruetan, Nafarroa aldera, herritik zortzi kilometrora eta Uxako Errekatik hurbil dagoen Latze edo Latze-zar baserrian.
Bere familia gipuzkoarra zen, aitaldetiko gurasoak Hernaniko Pedro Lujanbio eta Paskuala Ganborena ziren, beren seme Bautista jaio zen herri berekoak, hain zuzen.
Bautista Juana Josefa oiartzundarrarekin ezkondu zen, horrek oiartzungoa zuen aita, Inazio Retegi, Errenteriako Frantziska Iraolarekin ezkondua.
Bautista Lujanbio eta Juana Josefa Retegik zazpi seme-alaba izan zituzten; nagusiena, Josefa Inazia, 1858ko otsailaren 11n jaioa; hurrengoa, Joan Manuel
Seme-alaba guzti horiek jaio ziren baserritik elizarik hurbilenera zortzi kilometroko distantzia izan arren guztiak bataiatu zituzten; goizez jaiotakoak
Haren aita Bautista oso pertsona elizkoia zen eta bera izan zen Ereñozuko eliza eraikitzen lagundu zuenetariko bat, (...).